Cronica de Actividades de 2008

 

Zuhaitz zaharren lagunak, Etxalarren (Ana Blanco) [en castellano]

[Galeria de fotos]

Maiatzaren 25ean Etxalarko lagun batzuek antolatuta, Zuhaitz zaharren lagunen elkarteko Oscar Schwendtner eta Ana Blanco Etxalarren egon ziren hitzaldi bat ematen eta Etxalarko Altxata parajean zuhaitz zahar batzuk neurtzen. Hitzaldian, Oskarrek zuhaitz zaharrei dagokien bioaniztasunaren garrantziaz eta Zuhaitz zaharren lagunen elkarteari buruz hitz egin zuen.

Geroxeago eta Etxalarko lagunek lagundurik, Altxatara joan ginen. Lilaturik gelditu ginen han ziren HAGIN zaharrak ikustean. Gure ikerketak egin ondoren eta berain enborraren tamainagatik, itsura eta altueragatik, hagin hauek mila urte baino gehiago izan zitzaketen.

Neurtutako zuhaitzak hauek dira:

Myotis alcathoe asomado en un hueco de pícido

Esan beharra dago Altxata egindako ibilbidearen zehar 30 hagin baino gehiago kontatu genituela, tamaina desberdinetakoak, batzuk osasuntsuak eta beste batzuk erdi hildak, pagoek eta beste zuhaitzek erangindako iluntasunagatik.
Haginek argintasun gehiago behar dute osasuntsu hasteko. Beraz, hau konpondu daiteke basoan aklarado batzuk egiten baldin badira.

Bestetik esan dezakegu Altxata bioaniztasun haundiko parajea dela, bai begetazio, flora eta faunaren aldetik. Haginak, pagoak, haritzak, haltzak, lizarrak… eta paulonia bat ere, baso erdian. Eguraldi ezin hobeago, izugarri disfrutatu genuen.
Etxalarko lagunei esker zonalde hau ezagutuko genuen, horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Hau pribilegioa, haiekin egotea.
Espero dugu kudeaketa egoki bat aplikatzea zonalde honetan, babesteko eta bizirik irauteko, merezí du eta.

Eta bukatzeko esker onak eman nahi dizkiegu Etxalarko lagunei eta galdera bat denontzako.


Etxalarko HAGINA izan daiteke Nafarroako zuhaitzik zaharrena ?